XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
3. Andre-Mari, gure bitartekoa dala Andre-Mari, Elizaren Ama dalaIzen bi orreik ondo datozkiola Andre-Mari'ri; ta eman ere, eman bear zaizkiola.
Ori azaltzeko kardenal batzuen ta gotzaien iritziak dakarzkigu.
Txostenak zion, Andre-Mari'k ama-eginbidea daukala betetzeko kristau guztiekin.
Ta orregatik kristau guztien bitarteko dala ere zeruetan.
Baiña, beti ere, aztu gabe ta kontuan eukiz Paulo Bidaliaren itz areik:
(I Tim, 2, 5-6).
Andre-Mari berriz, zerutiar Bitarteko bakar orren aurrean, gure
Bitartekoaren aurrean bitartekoa.
Ospe aundiko kardenalak itz egin zuten: Ruffini Wyzsynski Leger Doepfner Silva Henriquez Bea Suenens Frings Alfrink kardenalek beste gotzai ezagun batzuekin.
Geienak, era batez, aintza oro ematen zioten Ama Birjiñari; baita Yainkoaren aurrean gure bitartekoa dala, esan ere.
Eta Elizaren Ama ere dala; ta hura onen zainpean ipiñi bear dala.